Literatur amuak ekimenaren aurtengo proposamena prest daukate
Ondarroako Udalak antolatzen duen Liburuen Amuak ekimenaren aurtengo ikasturteko eskaintza prest dago. Bost liburu aukeratu dituzte hurrengo hilabeteetarako.Urriaren 27an, Ana Malagonen Gelditu zaitez nirekin liburuari buruz berba egiteko batuko dira i...
Urriaren 27an, Ana Malagonen Gelditu zaitez nirekin liburuari buruz berba egiteko batuko dira irakurzaleak; azaroaren 24an, Durduzaz eta dardaraz liburua hartuko dute hizpide. Amelie Nothomb da liburuaren egilea, baina Joxean Elosegirena itzulpena.
2019ko aukerak ere lotu dituzte. Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua, otsailaren 23an hartuko dute gaitzat; martxoaren 30ean, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia; eta Joan Mari Irigoienen Kalamidadeen liburua, maiatzaren 25ean.