Adin guztietako ispastertarrentzat berezia izaten da Kuadrillen Eguna. Urteroko hitzordu berezienetakoa da, eta beste urte batez egun pasa ederra egiteko aitzakia dute
zapatuan (urriak 6).
Ohi legez, bazkarirako prestaketekin hasiko dute eguna. Kuadrilla bakoitzetik bi ordezkari egon beharko dira mahaiak jartzeko eta antolatzeko. Hain zuzen, mahaiak eta jesarlekuak enkargatu egiten dituzte, eta beraz, kuadrilla bakoitzeko pertsona kopurua jakitea beharrezkoa da. Udaletxean kopurua jakinarazteko azken eguna gaur [urriak 2] da.
Beranduago izena ematen dutenek, mahaiak eta jesarlekuak eurak eroan beharko dituzte. Bestalde, plateren eta edalontzien ardura kultur eta jai batzordeak dauka.
XII. Koadrilen Eguna da aurtengoa. Eguerdian EinGO taldeagaz jai giro bete-betean sartuko dira. Dantza eta kantu artean beteko dute poteoa. Halaber, arratsaldean ere kuadrillen egun handian falta ezin diren osagaiak izango dituzte ondo pasatzeko.
Bolo Txapelketa jokatuko dute lehendabizi. Banaka zein bikoteka lehiatuko dute; banakakorako izen ematea 2 euro da, eta binakakorako 4 euro. Iluntzean, berriz, txapel jaurtiketaren txanda izango da.Bertan parte hartu nahi dutenek 2 euro ordaindu beharko dituzte.
EGITARAUA:
- 10:00. Koadrillen arteko bazkarirako prestaketa hasiera.
- 12:00. EinGO taldearekin triki-kantu poteoa.
- 15:00. Koadrillen arteko bazkaria.
- 17:30. Afarien zozketa.
- 18:30. Bolo Txapelketa.
- 20:00. Txapel Jaurtiketa.