Merkatariei laguntzeko 1.000 oihalezko poltsa banatu ditu udalak
Gernika-Lumoko Merkataritza Sailak Nik Gernikan kanpaina bultzatzeko eta herriko merkatariei laguntzeko 1.000 oihalezko poltsa banatu ditu auzokideen artean.Herriko merkataritza bultzatzea helburu duen ekimena izan da honakoa, eta merkatari txikien bal...
Herriko merkataritza bultzatzea helburu duen ekimena izan da honakoa, eta merkatari txikien baloreak islatu nahi izan ditu. «Herriko merkatari txikien hurbiltasuna, zerbitzu pertsonalizatua eta konfiantzazkoa suspertu nahi ditugu», azaldu du udalak. Izan ere, Nik Gernikan leloa poltsetan jartzeak hurbiltasunezko merkataritzak eskaintzen duen «baikortasuna» islatzen du.
«Plastikozko poltsak gero eta gutxiago erabiltzea» ere bilatzen du ekimenak. Merkatariek ezin dituzte plastikozko poltsak dohainik eman, eta oihalezko poltsekin ingurumenarekiko jasangarriagoak izatea bultzatuko du udalak.
Nik Gernikan kanpaina ekainean abiarazi zuen herriko Merkataritza Sailak, eta uda aurretik merkataritza suspertzeko iragarki bat grabatu zuten; urte bukaeran ikusi ahal izango da.
1.000 poltsa banatzeko ekimena iragarkiaren osagarria izan dela jakinarazi dute, Gernika Txartela duten hiritarren artean.