Aizkorako 2. mailako kanporaketan lehiatuko da Aratz Mugertza mutrikuarra
Euskadiko 2. mailako kanporaketa domekan [urriak 7] jokatuko dute, eta bertan parte hartuko du Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarrak. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da Durangoko Landako kirol gunean.
Txapelketari dagokionez, Aizkorako Euskadiko 2. maila osatzen duten hamalau aizkolarietatik hamabik jokatuko dute Durangoko kanporaketa. Honakoen kontra neurtuko ditu indarrak Mugertza III.ak: Arkaitz Jauregi, Eloy Corchero, Jesus Mari Mujika, Luis Txapartegi, Juan Jose Lopez Azpilikueta, Oihan Larretxea, Julen KaƱamares, Jose Antonio Etxeberria, Oier KaƱamares, Iban Resano eta Asier Pellejero.
Aizkolari bakoitzak bosna pago enbor moztu beharko ditu; hiru kanaerdiko, 60 ontzako bat eta oinbiko bat, hain zuzen. Lanak azkarren amaitzen dituzten lehen sei aizkolariek azaroaren 4an Iurretan jokatu den finalean aritzeko txartela lortuko dute.