Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bitor Arizmendi artista mutrikuarra zendu da

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2018/10/08
Bitor Arizmendi Aranberria mutrikuarra eguenean [urriak 4] hil zen, 97 urterekin. Bere aldeko hileta elizkizunak barikuan [urriak 5] egin ziren Mutrikuko Jasokundeko Andra Mariaren elizan. 1921eko abuztuaren 19an jaio zen Mutrikun eta bere bizi osoan artearekin eta kulturarekin lotura zuzena izan zuen Arizmendik. Musikagintzan aritu zen, esaterako, herriko musika bandan ere aritu zen txikitatik eta baita ere koruan. 7 urterekin hasi zen, eta 80 urtetik gora egin zituen abesbatzan kantari. Artearekiko zaletasunak bultzaturik Mutrikuko Artezale eskolako irakaslea eta bultzatzailea izan zen. Anizeto Urangarekin eta Xiri Andonegirekin batera 1987-1988 ikasturtean ekin zioten arte eskolari. 30 urtetik gora egin zituen pintura irakasle modura, eta bere ikasle izandakoek oroitzapen oso onak gordetzen dituzte. “Sekulakoa zen pertsona eta irakasle modura. Oso atsegina eta adeitsua zen ikasleekin”.
Bitor Arizmendi

Bitor Arizmendi duela hiru urteko omenaldian

Bere ekarpen artistikoari dagokionez, 200 koadrotik gora margotu zituen, eta horietako asko herrian bertan badaude ere, Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere zabalduta daude. Hainbat pintura lehiaketan ere sariak irabazi zituen, eta erakusketa askotan hartu zuen parte. Bere bizia kultur jardunari loturik egon bazen ere, beste hainbat eginbidetan ere aritu zen. Guraize fabrikan lan egin zuen erretiratu arte. Margolaria izateaz gain, kirolari profesionala ere izan zen. Beste hainbat mutrikuar bezala puntista profesionala izan zen. Atzelariak Vigon (Galizia) debutatu zuen 1940ean. Garaian garaiko frontoirik ezagunenetan jokatzeko aukera ere eduki zuen; Valentzian, Palman, Madrilen, Zaragozan eta Bartzelonan besteak beste. Eta atzerrira pausoa emateko zegoenean, bere kirol ibilbidea eten behar izan zuen, lesio bat tarteko .

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.