Diskoak argitaratzeko diru laguntzak eskainiko ditu Kultur Etxeak, lehenengoz
3.000 euro banatuko dituzte eskatzaileen artean. Laguntza jasotzeko beharrezkoa da baldintza batzuk betetzea. Eskaerak urriaren 26a baino lehenago aurkeztu behar dira, Kultur EtxeanDisko bat argitaratuko duten Gernika-Lumoko taldeei bideratutako 3.000 ...
3.000 euro banatuko dituzte eskatzaileen artean. Laguntza jasotzeko beharrezkoa da baldintza batzuk betetzea. Eskaerak urriaren 26a baino lehenago aurkeztu behar dira, Kultur Etxean
Disko bat argitaratuko duten Gernika-Lumoko taldeei bideratutako 3.000 euroko diru laguntza eskainiko du Kultur Etxeak. Lehenengoz emango du laguntza hori, eta ohiko laguntzetatik aparte emango den zerbitzua dela azaldu dute udaleko arduradunek. 3.000 euro horiek aurkezten diren eta baldintzak betetzen dituzten talde guztien artean banatuko dituzte.Iñigo Magunagoikoetxea Kultur Etxeko presidenteak esan duenez, herriko kultur mugimenduaren oparotasuna eta aniztasuna agerikoa da. Aniztasun horren barruan, musikaren esparruak presentzia nabarmena dauka; 20 musika talde baino gehiago daude herrian. «Asko dira aurki daitezkeen musika taldeak, abesbatzak, trikitilariak, txistulariak, bandak eta bakarkako abeslariak».
Esparru horretara zuzendutako musikarientzat da Kultur Etxeak eskainitako diru laguntza. Izan ere, diskoak grabatzea izaten da askotan taldeen helburu nagusia, eta argitaratzerakoan zailtasun tekniko eta ekonomiak edukitzen dituzte. Horren aurrean, «diskoa grabatzeko momentuan laguntza eskaintzeko» asmoa daukate.
Helburu nagusia sormena bultzatzea da: «Sormena bultzatzeaz hitz egiten dugunean, diskoa grabatzeko bide horretan diru laguntzekin pauso bat gehiago emango dugulako», zehaztu du Magunagoikoetxeak. Horrez gain, Gernika-Lumoko historia musikalaren alde egiten delako bultzatu dute laguntza.
Talde eta norbanakoentzat
Gernika-Lumoko talde ezberdinen parte hartzea espero dutela adierazi du Cristina Arana Kultur Etxeko zuzendariak. «Laguntza rock musika egiten dutenenei zuzendutakoa da, baita abesbatzei edota norbanako musika- riei ere. Denei eskaintzen zaien laguntza da».
Gainera, Aranaren ustetan, ekintza horrek gazteak Kultur Etxeko zerbitzuetara hurbilduko ditu, eta parte hartzea handiagotuko du.
Baldintza batzuk bete beharko dituzte taldeek; ezinbestekoa da 2018. urtea bukatu baino lehenago diskoa argitaratzea.
Eta administrazio baldintzei dagokienez, Kultur Etxean aurki daitekeen eskaera orri bat bete beharko dute, eta horregaz batera, nortasun agiria, bankuko zenbakia eta diskoa editatu den agiria aurkeztu beharko dituzte. Eskaera urriaren 26ko 21:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute.
Halaber, taldeko kideen %50 udalerrian erroldatuta egotea edota bertoko musika guneetako bategaz harremana edukitzea eskatuko dutela esan dute Iparragirre Rock Elkartea, Trinkete edota herriko musika eskolak dira gune horietako batzuk.
Gainera, taldeek ongintzako kontzertua emango dute Lizeo Antzokian abendu aldera; data zehazteke dago. Gogorarazi dute abestien letrak zaindu egin beharko dituztela, ez dituztelako arrazakeria eta genero desberdintasuna bultzatzen dituzten letrak onartuko.
Araudia prestatzen lagundu dieten musikari eta talde guztiak izan dituzte gogoan, eta eskerrak eman dizkiete.