Emakumeek euskal baladetan duten egitekoa, mintzagai
MARKINA-XEMEIN // Jabier Kaltzakorta ikerlari markina-xemeindarrak Emakumeak euskal baladetan gaiari buruzko hitzaldia emango du eguaztenean, 18:00etan, Labayruren Derioko egoitzan. Urrian Ondarearen Europako Jardunaldiak egiten ari dira Bizkaiko lurra...
MARKINA-XEMEIN // Jabier Kaltzakorta ikerlari markina-xemeindarrak Emakumeak euskal baladetan gaiari buruzko hitzaldia emango du eguaztenean, 18:00etan, Labayruren Derioko egoitzan. Urrian Ondarearen Europako Jardunaldiak egiten ari dira Bizkaiko lurralde osoan, eta Labayru Fundazioa ere parte da programa horretan. Emakumeek herri literaturan betetzen duten egitekoa azalduko du Kaltzakortak. Sarrera librea bada ere, joateko gogoa duenak 94-443 76 84 telefonora deitu behar du.