'La Boheme' opera ikustera joateko irteera antolatu du udalak
Herritarrei operara hurbiltzeko aukera emateko asmoz, akordio batera ailegatu da Lekeitioko Udala ABAO-OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteagaz. Horrela, urriaren 17an, eguaztena, La Boheme ikuskizun ospetsuaren entsegu orokorragaz gozatzeko aukera ed...
Ikuskizuneko sarrera eta Bilbora joan-etorria egiteko garraioa jarri dituzte eskura, 40 euroren truke. Horretarako, kultur etxean eman behar da izena urriaren 15era arte.
Aita ispastertarra duen Ainhoa Arteta sopranoa da protagonistetako bat. 1840an Parisen bizi ziren lau artista gazteren istorioa kontatzen duen Giacomo Pucciniren opera ezagunak.