Dunkerqueko eta Gernika-Lumoko dantza taldeek bat egingo dute
Dunkerque (Frantzia) hiriko K´Danses dantza taldeak eta Gernika-Lumoko Ross dantza eskolak bat egingo dute bi herrien arteko kulturaniztasuna bultzatzeko.Biak bonbardatu zituzten gerra garaian, eta gertatutakoa gogorarazteko, dantza taldeen arteko kul...
Biak bonbardatu zituzten gerra garaian, eta gertatutakoa gogorarazteko, dantza taldeen arteko kultur proiektua aurrera eraman gura dute.
Rosa Rementeria Ross dantza eskolako zuzendariak esan duenez, Frantziako taldea jarri zen kontaktuan beraiekin, eta «pozik» onartu zuen haiek egindako gonbidapena.
Elkarlanean prestatutako koreografia bat grabatzea da proiektuaren helburu nagusia, eta abestia eta dantza prestatuta dituztela azaldu du Rementeriak.
Bonbardaketak gogoratzeko, Gernika-Lumoko toki esanguratsuen inguruan grabatuko dute ikus-entzunezkoa asteburuan. Urtarrilean Frantziara bidaiatuko dute gernikarrek, han estreinatuko baitute bideoa. Dunkerqueko kaleetan dantzatzeko asmoagaz bidaiatuko dutela esan du Rementeriak.
Zapatuan iritsiko dira herrira frantziarrak, eta egun horretan ongietorria emango die Jose Mari Gorroño herriko alkateak udaletxean.