Ispasterko 33. Zaldi mando proben sariketako txapela, manta eta 750 euroko saria Maumeko Baraiazarrak lortu ditu aurten. Maumetarraren animaliak
75 untza, 3/4 untza eta 1,44 metroko marka egin du Ispasterko harriagaz. Bigarren eta hirugarren sariak, berriz, Aulestiko Juan Uriarte
Koba-rentzat izan dira.
Lea-Artibai eskualdeko lehen hiru onenek ere sari berezia jaso dute. Kobak lehen bi sariak eskuratu ditu eta Etxebarriko Adorrixa anaiak hirugarrena.
Ispasterko zaldi mando proben irabazlea, mantagaz. Argazkia: Ispasterko Udala
Urriaren 11n, 12an eta 14an jokatu dituzte probak, eta bertan
bederatzi aberek parte hartu dute. Lehenengo egunean Aulestiko Juan Uriarteren animaliak jarri zuen marka: 69 untza, 3/4 eta 1,90 metro. Bigarren egunean, ostera, Mañuko Erauzkinen animaliak lortutakoa izan zen onena: 64 untza. Egunik eta lehiatuena, aldiz, hirugarrena izan zen. Baraizarraren animaliak probalekuan bildutako zaleen arreta bereganatu zuen, eta maumetarraren animaliak Juan Uriartek lehen jardunaldian ezarritako marka hautsi zuen.
SAILKAPENA:
- Baraiazarra (Maume): 75 untza, 3/4 eta 1,44 metro. 750 euro, manta eta txapela.
- Juan Uriarte (Aulesti): 69 untza, 3/4 eta 1,90 metro. 650 euro.
- Koba (Aulesti): 69 untza. 575 euro.
- Adorrixa anaiak (Etxebarria): 66 untza 1/4 eta 4,14 metro. 525 euro.
- Erauzkin (Mañu): 64 untza. 475 euro.
- Kocco denda (Bilbo): 61 untza. 400 euro.
- Txibilter (Azkoitia): 59 untza. 300 euro.
- Rasse denda (Durango): 55 untza. 300 euro.
- Patxua taberna (Markina-Xemein): 54 untza, 1/4 eta 5,35 metro. 300 euro.
Lea-Artibaiko sailkapena:
- Juan Uriate (Aulesti): 69 untza, 3/4 eta 1,90 metro. (120 euro).
- Koba (Aulesti): 69 untza. (100 euro).
- Adorrixa anaiak (Etxebarria): 66 untza, 1/4 eta 4,14 metro. (90 euro).