Bost probalarik lehiatuko dituzte kinttopeko zaldi-mando probak
950 kiloko Aulestiko Harri Barriagaz lehiatuko dute IV. Kinttopeko Zaldi-mando Txapelketa. Irabazleak 650 euro eta Ilunzar tabernak emandako manta jasoko dituAulestiko IV. Kinttopeko Zaldi-Mando Txapelketa lehiatuko dute bost probalarik domeka arratsal...
950 kiloko Aulestiko Harri Barriagaz lehiatuko dute IV. Kinttopeko Zaldi-mando Txapelketa. Irabazleak 650 euro eta Ilunzar tabernak emandako manta jasoko ditu
Aulestiko IV. Kinttopeko Zaldi-Mando Txapelketa lehiatuko dute bost probalarik domeka arratsaldean eta astelehen gauean.Domekako saioa 18:00etan hasiko da, eta ondoko hiru parte hartzaileak ariko dira zein baino zein gehiago: Aurrekoetxea anaiak (Bermeo), Nabarniz jatetxea (Nabarniz) eta Fermin Santamaria (Guriezo). Asteleheneko saioa, ostera, 21:00etan hasiko da, eta ondokoek parte hartuko dute: Talaia jatetxea (Zumaia) eta Motrollo (Munitibar).
Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeko ordezkariak egongo dira probak kontrolatzen.
Sariak
Guztira bost sari banatuko dituzte, beraz, inor ez da txapelketatik esku hutsik joango.
Irabazleak 650 euro eta Ilunzar tabernak emandako manta jasoko ditu sari modura, eta txapeldunordearentzat 550 euroko dirua saria egongo da. Hirugarren sailkatuak 500 euro irabaziko ditu, laugarrenak 450 euro eta bosgarrenak 400 euro.
Aulestiko Harri Barriagaz lehiatuko dituzte probak; 950 kilokoa da, 100 kiloko gainkargagaz.
Abereen oinarrizko pisua 450 kilotan ezarri dute, eta gehiago pisatuz gero, ezarritako kopurua baino gehiago duten kilo bakoitzeko kiloko gainkarga jarriko zaie. Demak hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte zaldi-mandoak.