Zortzi kantaz osatutako bigarren estudioko lana aurkeztu du gaur [urriak 18] Hara! hirukote ondarrutarrak. Bilboko Bira elkartean egindako aurkezpenean Jon Kirru Iparragirre taldeko ahotsa eta gitarra eta Mikel Arrieta baxua izan dira, Ritxi Aizpuru
Baga-Biga disketxeko arduradunagaz batera.
Aurreko lanetik taldean aldaketak egon dira. Jon Kirru Iparragirre da geratzen den bakarra, baina soinuaren arima mantentzen du Iparragirreren sormenarekin. Estilo aldetik
euren sustraietara buelta egin du taldeak bere estudioko bigarren lanagaz. Rock indartsuak,
hardcore-a,
metala,
punk-a,
stonner-a eta
heavy-a uztartu dituzte
Ihesaldia,
Desikasten,
Tenneessee,
Errotak,
Oker,
Egutegi madarikatua,
Bakarrik eta
Zertarako hitz egin? zortzi kantuetan
.
Mikel Arrieta eta Jon Kirru Iparragirre lan berria eskuetan. Argazkia: Hara! taldea
Lanari dagokionez, uda hasieran egin zuten grabaketa Mutrikuko AME estudioan, eta Baga Biga disketxearen eskutik kaleratu dute. Masterizazioa Parisko Simon Basalteren estudioan egin dute eta Leire Urrutia izan da diskoaren azala eta diseinuaren arduraduna.
Aurkezpenean diskoaren inguruko azalpenak emateaz gain, hurrengo kontzertuen datak ere eman dituzte. Taldeak berriro aurpegi bikoitza erakutsi du bigarren lanean. Nabarmendu dutenez,
soinu gordina duten zortzi kantuz osatutako diskoa taularatzeko irrikitan daude. Lehen zuzenekoa azaroaren 2an eskainiko dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen urteurrenean; Optika taldeagaz batera taularatuko dira.
Gaurko aurkezpenagaz amaitzeko, lanari izena ematen dion
Errotak kantua jo dute formatu akustikoan Iparragirrek eta Arrietak.
Errotak diskoaren aurkezpena. Ezkerretik eskumara: Mikel Arrieta, Ritxi Aizpuru eta Jon Kirru Iparragirre. Argazkia: Hara! taldea