Egunotan aurreko astean baino
arrain gehiago lehorreratu dute Ondarrokoa Egidazu kaia portuan. Kalare Deuna kofradiako arduradunek emandako datuen arabera, betandia eta sardina porturatu dituzte, batez ere, Bizkaiko Golkoan arrantzan ari diren baxurako marinelek. Ondarroatik nahikoa hurre ari dira arrantzan, gainera. Sardina Landetako parean ari dira arrantzatzen, eta betandia, Donostia parean.
Hain zuzen ere, udazkeneko lehen sardina aleak deskargatu zituzten eguaztenean [urriak 17]. Hori bai, jakitera eman dutenez, lehorreratu duten arrain
kopurua ez da oso nabarmena izan. Eguaztenean, esate baterako, 6.000 bat kaxa lehorratu zituzten.
Tamaina aldetik
nahikoa sardina handia dela adierazi dute; kiloan 14-15 alekoa. Prezioari dagokionez, egunsentiagaz batera arrantzatutakoa saldu zen garestien bentan; kiloa 1,30 eta euro bat bitartean. Gaulehenean harrapatutakoa, berriz, zer edo zer merkeago saldu da; kiloa 85-80 zentimo inguruan. “Kalitateari dagokionez, egunsentiagaz batera arrantzatutako arraina askosaz freskoagoa da, eta horregatik saldu da arraina zer edo zer garestiago”. Gaur [urriak 18], ostera, beste 1.700 kaxa lehorreratu dituzte goizeko lehen orduetan.
‘Nuevo TerreƱo’ ontziko marinalak sardina kaxa bategaz, Ondarroan
Arrantzaleek sardina gehiago
arrantzatu nahian jarraitzen badute ere, oraindik ere ez dute ezer nabarmenik arrantzatu. “Ura, oraindik ere, nahikoa epel dago. Era berean, ez da sardina gehiegirik azaleratu. Oraingo egunetan, bestalde, sardina gehiago aurkitu dute. Batez ere, gaulehenean harrapatzen dute sardina, baina gauez, gero, bestelako arrainak azaltzen dira, txitxarro eta berdel txikiak, esaterako; orduan sardina desagertu egiten zaie paretik”.
Bestalde, betandi gaztea ere lehorreratu dute, kiloan lauzpabost alekoa. Eguaztenean, 9.000 kaxa porturatu zituzten. Martitzenean, bestalde, zer edo zer gutxiago porturatu zuten, 8.000 kaxa bueltan. Prezio aldetik, kiloa 55 zentimo inguruan saldu da. Gaur, aldiz, beste 2.400 kaxa deskargatu dituzte goizeko lehen orduetan.
Ongi gehiago. Aurreko astetik hona Ondarroara deskargatzera etorri den ontzien kopurua ere gehitu egin da, bentako mugimendua gehituz. Gehienak, Kantabriakoak eta Asturiaskoak dira.