Asier Bidaburuk Euskal Herriko txapeldun izateko aukera dauka
Gernika Racing Elkarteko Asier Bidaburu Ondarza denboraldi bikaina burutzen ari da bere Reynard RF10B autoagaz. Aurten hasi da mendiko auto lasterketak lehiatzen, eta Euskal Herriko txapeldun izateko aukerak ditu, monoplaza kategorian.Asteburuan denbor...
Asteburuan denboraldi honetako azken proba dute, Azpeitian. Urrakiko maldetan gora erabakiko da aurtengo Euskal Herriko Txapelketaren garailea zein den, domekan. Gaur gaurkoz, gernikarra sailkapenaren bigarren postuan dago, Aitor Zabaleta esperiantziadun pilotuaren atzetik; Zabaleta da azken urteotako txapelduna. Horrenbestez, 36. Urrakiko Igoeran lehia bizia espero da bi pilotuen artean.
Zapatuko egiaztatze administratiboen eta teknikoen ostean, domekan 10:00etan ekingo diote entrenamendu saioei, eta atzetik etorriko dira bi manga puntuagarriak.
Zabaletak BMW autoagaz hamalau aldiz irabazi du Urrakiko Igoera, eta proba amaitzeagaz bakarrik jantziko luke Euskal Mendi Txapelketako txapela. Bidaburu indar handiz sartu da txapelketan, eta azken garaipena aurreko asteburuan lortu zuen Kantabrian, La Granjako igoeran errekor berria ezarrita.