Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ekonomia Zirkularraz ariko dira Markina-Xemeingo Berrikuntza gunean

Lea-Artibain egin diren ekonomia zirkularreko ekimenak aurkeztuko dituzte Azaro Fundazioak antolatutako jardunaldian. Enpresa batzuen esperientziak ezagutzeko aukera egongo daAzaro Fundazioak ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia antolatu du urriar...

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/10/19

Lea-Artibain egin diren ekonomia zirkularreko ekimenak aurkeztuko dituzte Azaro Fundazioak antolatutako jardunaldian. Enpresa batzuen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da

Azaro Fundazioak ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia antolatu du urriaren 24an, Innobasque eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz lankidetzan. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarako eratu duten Espezializazio Adimentsuko Estrategia (RIS3) ezagutzera eman eta kasu praktikoen bidez ekonomia zirkularraren kontzeptua enpresa mundura gerturatzea ditu helburu Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean egingo den ekimenak.

09:00etan hasiko da jardunaldia, Lea-Artibai eskualdean ekonomia zirkularraren inguruan egin diren ekimenen aurkezpenagaz. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Ainhoa Arrizubieta Azaro Fundazioko zuzendariak Lea-Artibain ekonomia zirkularrari buruz edukitako esperientziak laburtuko ditu, «batez ere, aldundiagaz elkarlanean eskualdeko hainbat enpresei egin zaizkien ekonomia zirkularreko analisiak azalduko ditu». Horren ostean, Ihobeko Ignacio Quinta- nak RIS3ko ekodiseinu eta ekoberrikuntza lerroen berri emango du.

Esperientzia berriak

Enpresek hartuko dute txanda jarraian, eta negozio eredu berritzaile horren ezarpenean izandako esperientziak azalduko dituzte. Hitz egiten lehenengoa Ekolber-Ingenieria del Caucho y Plastico de Colageno SL enpresako Fernando Alonso izango da. «Kautxu eta plastiko biodegradagarriekin lan egiten duen eta orain dela gutxi biopolimeroak lantzen hasi den enpresa hau, Espainia mailako enpresei zuzendutako Ingurumen Sari Europarrerako izendatuta egon da Garapen Jasangarrirako Prozesuak kategorian».

Ondoren, Benjamin Ballesteros Rebattery enpresako sortzaileak mota guztietako baterien konponketa eta salmentan lan egitetik ekonomia zirkularreko kasu arrakastatsu bihurtzera egindako bidea partekatuko du. Hitz egiten azkena Laura Alba izango da, Plastic Repair Systemeko CEO eta General Managerra. «Plastikozko objektuen konponketa eta mantenuan liderra den ekonomia zirkularreko enpresa da hori ere, eta enpresei zuzendutako Ingurumen Sari Europarrerako izendatu zuten Garapen Jasangarrirako Produktu eta Zerbitzuak alorrean».

Ekonomia zirkularreko estrategiaren baitan egingo diren hurrengo ekimenen berri emanez amaituko dute jardunaldia, eta parte hartzaileek iritziak trukatu eta elkar ezagutzeko, kafe-networking gune bat ere edukiko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.

Jardunaldiak leku mugatuak ditu, eta parte hartzeko interesa daukatenek Azaro Fundazioan eman dezakete izena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.