Etxanizek eta Arrizabalagak Andrazkoen I. Bizkaia Torneoa jokatuko dute
Txapelketa urriaren 26an hasi eta azaroaren 17an amaituko dute. Hamabi pilotarik parte hartuko dute, sei bikotetan banatuta. Lehen aldiz kiroleko lan kontratua edukiko dute pilotariekBizkaiko Foru Aldundiak andrazkoen Bizkaia Torneoa antolatu du lehene...
Txapelketa urriaren 26an hasi eta azaroaren 17an amaituko dute. Hamabi pilotarik parte hartuko dute, sei bikotetan banatuta. Lehen aldiz kiroleko lan kontratua edukiko dute pilotariek
Bizkaiko Foru Aldundiak andrazkoen Bizkaia Torneoa antolatu du lehenengoz. Txapelketa urriaren 26an hasiko da Bizkaia frontoian, eta bertan, hamabi pilotarik parte hartuko dute sei bikotetan banatuta. Leire Etxaniz etxebarritarra eta Olatz Arrizabalaga gernikarrak jokatuko dute txapelketa.Hiru bikotez osatutako bi multzo egingo dira. Itzuli bakarreko liga erara jokatuko da, multzo bakoitzeko bikoteen artean. Aurreratu dutenez, zortzi partidu jokatuko dituzte, astero bina; hau da, partidu bat multzo bakoitzeko.
22 tantora jokatuko dira partiduak. Norgehiago bakoitzeko irabazleak 2 puntu irabaziko ditu, eta galtzaileak, aldiz, bakarra. Bikoteen arteko berdinketa gertatuz gero, haien arteko partiduetan tanto gehien egiten dituena sailkatuko da. «Berdinketak jarraituko balu, bikote gazteena sailkatuko da». Multzo bakoitzeko lehena finalerako sailkatuko da. Bigarrenek 3. eta 4. postua lortzeko partidua jokatuko dute. Finalaurrekoa eta finala azaroaren 17an jokatuko dira Bizkaia frontoian, eta partidu horiek telebistaz emango dituztela aurreratu dute.
Txapelketaren lehen jardunaldia honakoek jokatuko dute: Ainhoa Urien-Maider Mendizabal vs Amaia Araiztegi-Maite R. de Larramendi eta Miren Larrarte-Mirian Arrillaga vs Olatz Arrizabalaga-Olatz R. Larramendi.
Azaroaren 2an, beste bi partida jokatuko dira: Patri Espinar-Maddi Mendizabal vs Amaia Araiztegi-Maite R. de Larramendi eta Miren Larrarte-Mirian Arrillaga vs Eneritz Arrieta-Leire Etxaniz. Hirugarren jardunaldia azaroaren 9an izango da, eta honakoek parte hartuko dute: Patri Espinar-Maddi Mendizabal vs Ainhoa Urien-Maider Mendizabal eta Olatz Arrizabalaga-Olatz R. Larramendi vs Eneritz Arrieta-Leire Etxaniz.
Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak baieztatu duenez, emakumeen presentzia kirolean aldundiaren erronketako bat da, horregatik egingo da aurten lehenengo aldiz Andrazkoen I. Bizkaia Torneoa.
Nabarmendu dutenez, lehen aldiz kiroleko lan kontratua izango duten amateur mailako hamabi pilotarik jokatuko dute txapelketan. «Bertan, nola ez, beren jokoa dela eta, kiroleko lan kontratua egin diegu pilotariei. Kalitatezko txapelketa bat egin nahi izan dugu, eta berme guztiekin; eredu izan nahi dugu egunero jokalekuan beren onena emateko ahalegina egiten duten emakume pilotarien bultzadari dagokionez».