Udazkeneko lehen sardina aleak porturatu dituzte egunotan, Egidazu Kaian
8.000 kaxa inguru lehorreratu dituzte azken bi egunotan. Nahikoa arrain handia ari dira arrantzatzen Landa pareko uretan. Sardinaz gain, betandia ere saldu da Kofradiako bentanEgunotan aurreko astean baino arrain gehiago lehorreratu dute Ondarroako por...
8.000 kaxa inguru lehorreratu dituzte azken bi egunotan. Nahikoa arrain handia ari dira arrantzatzen Landa pareko uretan. Sardinaz gain, betandia ere saldu da Kofradiako bentan
Egunotan aurreko astean baino arrain gehiago lehorreratu dute Ondarroako portuan. Kofradiako arduradunek emandako datuen arabera, betandia eta sardina porturatu dituzte, batez ere, Bizkaiko Golkoan arrantzan ari diren baxurako marinelek. Nahikoa hurre ari dira arrantzan, gainera. Sardina Landetako parean ari dira arrantzatzen, eta betandia, Donostia parean.Hain zuzen ere, udazkeneko lehen sardina aleak deskargatu zituzten eguaztenean; 6.000 bat kaxa. Hori bai, jakitera eman dutenez, lehorreratu duten arrain kopurua ez da oso nabarmena.
Tamaina aldetik nahikoa sardina handia dela adierazi dute; kiloan 14-15 alekoa. Prezioari dagokionez, egunsentiagaz batera arrantzatutakoa saldu da garestien bentan; kiloa 1,30 eta euro 1 bitartean. Gaua egin aurretik harrapatutakoa, berriz, zer edo zer merkeago saldu da; kiloa 85-80 zentimo inguruan. Atzo, ostera, beste 1.700 kaxa lehorreratu zituzten goizeko lehen orduetan.
Gehiagoren nahian
Sardina gehiago arrantzatu nahian jarraitzen badute ere, oraindik ere ez dute ezer nabarmenik arrantzatu. Ā«Batez ere, iluntzean harrapatzen dute sardina, baina gauez, gero, bestelako arrainak azaltzen dira, txitxarro eta berdel txikiak, esaterako; orduan sardina desagertu egiten zaie paretikĀ».
Betandi gaztea ere lehorreratu dute, kiloan lauzpabost alekoa. Eguaztenean, 9.000 kaxa porturatu zituzten. Martitzenean, bestalde, zer edo zer gutxiago porturatu zuten, 8.000 kaxa bueltan. Prezio aldetik, kiloa 55 zentimo inguruan saldu da. Atzo, aldiz, beste 2.400 kaxa deskargatu zituzten goizeko lehen orduetan.