Alde Zaharra alaitasunez bete du Bermistorianek
Beste urte batez, Alde Zaharreko kaleak Erdi Aroan murgildu ditu Bermistorianek. Ikuskizunekin eta bestelako jarduerekin giro ederra egon da asteburuan. Garaiko arropekin atera dira kalera herritarrak.Erdi Aroko giroak hartu du asteburuan Bermeoko Alde...
Beste urte batez, Alde Zaharreko kaleak Erdi Aroan murgildu ditu Bermistorianek. Ikuskizunekin eta bestelako jarduerekin giro ederra egon da asteburuan. Garaiko arropekin atera dira kalera herritarrak.
Erdi Aroko giroak hartu du asteburuan Bermeoko Alde Zaharra. Antzinako garaietako bizimodua ezagutzeko aukera paregabea eduki dute bertara hurreratu diren herritarrek, izan ere, lehengo bizitza eta tradizioak herritarren artean ezagutarazteko aukera eskaini du dagoeneko hamabosgarren aldiz ospatu den Bermistorianek.Aurten ere, garaiko arropak jantzita atera dira kalera bermeotarrak. Dendak, tabernak eta etxeak ez dira gutxiago izan, eta antzinako banderolez jantzi dituzte Alde Zaharreko bizilagunek, «iraganeko bizimodua gogoratu asmoz». Gunea girotzeko, postuak ez ezik, adin guztientzako jarduerak eta kale animazioa ere egon dira Erdi Aroko azokak iraun bitartean.
Besteak beste, gaztak, eztiak, txokolateak, lurrunak, kremak, jolasak, gailuak edota tresnak izan dituzte aukeran Alde Zaharrean, eta horiek erosi eta dastatu dituzte azokan bildutakoek.
Goizez zein arratsaldez zabalik egon den azokak 50 saltoki inguru bildu ditu aurten. Hala, Alde Zaharreko kaleak jendez eta kolorez beteta egon dira asteburu guztian.
Salmahaiekin batera, herritarrak bildu eta azoka biziberritzeko kale animazioak eta ikuskizunak eskaini dituzte. Bufoiak arduratu dira Bermistorian azo- kan zeudenak barre algaraka jartzeaz eta kalerik kale jende artean pailazokeriak egiteaz, eta Izaro Abesbatzeko abeslariek, bestalde, kantuz bete dute Goiko Plaza. Horrez gain, umeek ondo pasatzeko aukera eduki dute beraiei zuzendutako jokoekin. Eguraldi onak lagunduta, herriko kaleak jendez bete ziren, asteburu zoragarria eskainiz azokaz gozatzera bertaratu zirenei.
Musika presente
Aurtengo Bermistorianek berritasun aparta eduki du. Izan ere, herritarrek Bermistorian folk eta metal doinuekin girotu duen Vermeio Folk Metal Fest musika jaialdian murgiltzeko aukera izan dute.
Zapatu gauean, hiru kontzertu ikusi ahal izan zituzten herriko Kafe Antzokian: Aiumeen Basoa, Incursed eta Celtibeerian taldeak aritu ziren oholtzan, Erdi Aroko jaia musikagaz alaitu asmoz.