Ondarroako Udalak antolatuta, Literatur Amuak ekimena egingo da urriaren 27tik azaroaren 4ra bitartean, zazpigarren urtez. Literatura ardatz hartuta, besteak beste,
film proiekzioak, antzerki saioak eta musika emanaldiak eskainiko dituzte, hamabi ekitalditan banatuta.
Liburuen amuak irakurketa taldearen lehen deialdiak Literatur Amuak 2018 ekimenagaz hasteko balioko du. Parte hartzaileek Ana Magalonen
Gelditu zaitez nirekin liburuak iradokitzen dituen guztiaren gainean berba egingo dute, Joxemari Urteaga idazle eta kultur eragileagaz, lagun arteko giroan. Zapatukoa Liburuen amuak ekimenaren barruan aurten irakurriko diren bost liburuetatik lehenengoa izango da.
[EGITARAUA]
Zazpi urte bete ditu Literatur Amuak ekimenak,
Augustin Zubikarai ipuin rallyak beste. Urriaren 31n jarri dute aurtengo hitzordua. Ondarroako ikastetxeetako ikasleek ordubete edukiko dute ipuin bat idazteko, momentuan bertan emango zaien esaldi bat erabilita. Azaroaren 1ean,
liburu bi aurkeztuko dira: Zubikarai Saria irabazitakoak biak: 2016an saria eskuratu baina aurten aurkeztu duen Katixa Agirreren
Amek ez dute idazten liburua eta iazko irabazle Xabier Etxebarriaren
Berriro itzuliko banintz. Joxemari Urteagak Etxebarriari egindako galderen bidez piztuko du entzuleen artean bekaren azken uztarenganako interesa.
Ekitaldi bera aprobetxatuko da
nanoipuin lehiaketako sariak aurkezteko ere. 25 lan aurkeztu dira aurtengo deialdian. Eguneko proposamenekin amaiteko, Ttak
bakarrizketa saioa prestatu dute, Euskaraldia ariketa kolektiboaren harira, umorea ardatz duen bakarrizketa. Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak hartuko du ardura. Gogoratu Literatur Amuak 2018 ekitaldiaren barruan antolatzen diren saio guztietan
Euskaraldian izena emateko aukera egongo dela.
Ezkerretik eskumara, Aiert Goenaga kultur eragilea, Leire Beitia Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeburua, Joxemari Urteaga kultur eragilea eta Maite Rey Ondarroako Udaleko Euskara teknikaria.
Leire Beitia Euskara Batzordeburuak dioenez, udala
publiko guztiengana heldu nahi da Literatur Amuak ekimenen bidez, ume zein nagusi. Horregatik antolatu dute, adibidez,
Lur 6 urteko ume transexual baten historia kontatzen duen familia antzerkia, azaroaren 2an. “Antzerkia ikusteaz gain, Ekai Lersundiren inguruan egin nahi den dokumentalerako diru ekarpena egiteko aukera egongo da, horretarako gurasoek propio jarriko duten mahaian”, esan du Beitiak.
Gure oroitzapenak filmearen proiekzioan, zuzendarien artean grabatutako sarrera-bideoa ere emango dute
Egun berean, Aiert Goenaga kultur eragile eta hanbat film laburren egileak aurkeztuko du
Gure oroitzapenak filma. Era berean, zuzendarien artean grabatutako sarrera-bideoa ere emango dute.
[EGITARAUA]
Kontzertuak ere badira Literatur Amuak ekimenaren parte. Aurten, berrikuntza dago atal honetan, azaroaren 4an Hitzen Ahaierea izenaren pean Gotzon Barandiaran idazlearen eta Rafa Rueda musikariaren emanaldia Mobydick tabernan izango da. Ekimen hauxe izango da, gainera, aurtengo Orrigorri ekimeneko lehen saioa. Bide batez,
ekimenetarako espazio berria irabazi dute ekimen honetan, Mobydick taberna.
Gonbidatuen artean, batzuk errepikatu egiten dute, Oier Guillan zuzendari artistikoak, esate baterako. Hark gidatuko du azaroaren 4an
Emakume burugabea izenagaz aurkeztuko duten saioa. Ondarrutar bat ere badago oholtzara igoko direnen artean, Nerea Gartzia aktorea. Era horretara,
herriko artistei ere leku egingo diete; antolatzaileen beste helburu bat.
Udalaren esanetan,
egonkortasuna lortu duen proiektua da Literatur Amuak, eta Ondarroako zein OndarroatikĀ kanpoko jende askoren arreta lortu du urte hauetan guztietan. Horrela, badakite jakin galdu ezinezko hitzordua bihurtu dela, besteak beste, eskualdeko askorentzat.
[EGITARAUA]