Emakume Master Cup txapelketan aurrera egin du Olatz Beitiak
Olatz Beitia pilotari lekeitiarrak Emakume Master Cup txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko du domekan, Abadiñoko pilotalekuan. Beitia, hain zuzen ere, promozio mailan ari da parte hartzen.Txapelketaren lehen jardunaldia domekan jokatu zuten Gas...
Txapelketaren lehen jardunaldia domekan jokatu zuten Gasteizko Beti-Jai guneko lau pilotalekuetan. Lau t’erdikoaren lehen jardunaldian maila oneko 54 partida jokatu zituzten.
Pilotari lekeitiarrari dagokionez, Promozio mailako hirukoa jokatu zuen Madalen Etxegarai oñatiarraren eta Irati Salinas briñastarraren aurka. Etxegarairen aurka 4-18 galdu zuen, eta Salinasen aurka, berriz, 18-14 irabazi zuen. Talde bakoitzetik bi pilotari pasa dira promozio mailako hurrengo kanporaketa jokatzera, eta Beitia horietako bat da Etxegaraigaz batera. Izan ere, Irati Salinasek ez zuen partidu bat bera ere irabazi.