Ia 700 mendizale eta umore ona, XIII. Ermitarik Ermita martxan
699 mendizalek parte hartu dute Aulestiko XIII. Ermitarik Ermita mendi martxan. Naturaz gozatuz eta umore onean egin zuten ibilbidea zapatuan.08:00etan hasi ziren ibilbidea egiten 25 kilometroko martxa luzekoak eta martxa berezia egitera zihoazenak. Au...
08:00etan hasi ziren ibilbidea egiten 25 kilometroko martxa luzekoak eta martxa berezia egitera zihoazenak. Aurretik zituzten San Anton, Santutxu, Urregarai, Malats, Zubero, Urriola, Murelaga, Garatxaga, Lekerika, Na- rea eta Elizatxuko baselizak. 10 kilometroko ibilbidea laburra egitekoak zirenak 10:30ean atera ziren parketik.
12:00ak inguruan Malax auzoko San Martin ermita inguruan zebiltzan asko eta asko; herrikoez gain, AbadiƱo, Eibar, Ondarroa, Lekeitio…, hainbat eta hainbat lekutakoak ziren ibiltariak. Neke handi barik igaro ziren, San Lorentzora bidean. 10 kilometro geratzen zitzaizkien amaitzeko, 2 ordu inguru.
Ibilbidean janariz eta edariz hornitutako hiru gune eduki zituzten: Urregaraiko zelaian, Garatxagan (San Paulo) eta Lekerikan. Bukaeran, ondo merezitako mokadutxoa hartu zuten herriko plazan. Nahi izan zuenak dutxatzeko aukera ere eduki zuen.