Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Gipuzkoako zahar etxeetako langileak grebara deitu dituzte ELA-k eta LAB-ek

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2018/10/24
Egunotarako greba iragarri dute ELA eta LAB sindikatuek. ELAk deituta, gaur [urriak 24], bihar [urriak 25] eta etzi [urriak 26] egingo dituzte lanuzteak.  LABek, bestalde, etzirako deitu du greba eguna. ELAk urte amaiera arte hainbat lanuzte egingo zituela agertu zuen. Patronalek eskaintzen duten izozketen, aldundiaren txosten partzialen eta Jaurlaritzaren zerbitzu minimo klasisten aurrean, Gipuzkoako zahar etxeetako eta eguneko zentroetako ELAko langileak lanuzteak egitera deitu dituzte. Gaur, esaterako, aldarrikapen eguna egingo dute eskualdeetan. Bihar, berriz, aldarrikapen eguna egingo dute herrietan. Etzi, azkenik, aldarrikapen eguna egingo dute Donostian. 11:30ean, Foru aldundiaren aurrean ekitaldia, eta ondoren, manifestazioa egingo dituzte.
ELAk Donostian egin duen mobilizazioa. Argazkia: ELA

ELAk Donostian irailean egindako mobilizazioa. Argazkia: ELA

Era berean, ELAk salatu nahi izan du patronalaren eta aldundiaren jarrera onartezina dela prozesuan. “Aldundiak txostenetan deskribaten dituen gertaera serioen konstantziarik ez duela berresten du. Jaurlaritzaren zein diputazioaren asmoa agerian utzi dute azken gertaerek: langileen grebarako eskubidea urratu eta gatazka luzaraztea da, ez dagozkien ardurak bere gain hartzea”. Azpimarratu dutenez, aldundiaren txostenak babestutako zerbitzu minimoen ordena berriak zerbitzuak igo ditu. “Gauzak egiteko modu horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren moduak gogorarazten dizkigu, zeinak ahal zuen guztia egin zuen gatazka areagotzeko eta, ondorioz, urtebeteko grebak bi urte baino gehiago iraun zuen”. Negoziazio mahaian patronalak aurkeztutako eskaintza lotsagarria dela berritsi dute. “Bi urteren ondoren sindikatuek egindako proposamenari erantzuteko dezentzia ere ez dute izan, eta eskaintzen duten bakarra 2017 eta 2018rako izozketa da. Baina sektore honetan prekarietatea betikotu eta gatazka larriagotu nahi duten administrazio eta patronalaren aurrean, ELAk sektorea duintzeko eta kalitate gehiagoz hornitzeko azkenera arte borrokan egingo du”. Borroka areagotu. LAB sindikatuak, bere aldetik, urtebeteko mobilizazioen ondoren, borroka areagotzea erabaki du, barikuan [urriak 26] grebara deituz. Mobilizazioekin jarraitzeko, egun berean elkarretaratzea egingo dute 12:00etan, Donostiako Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean. Eta egoerak bere horretan jarraituz gero, grebarako deialdi gehiago egingo dituztela aurreratu dute.
LAB sindikatuko ordezkariak grebarako deialdia egiten. Argazkia: LAB

LAB sindikatuko ordezkariak grebarako deialdia egiten. Argazkia: LAB

Aurreko astean, hain zuzen ere, Gipuzkoako zahar etxeetako lan hitzarmen berria negoziatzeko mahaia batu zen. LABek agertu duenez, Adegi, Matia 2020, Lares eta ACGG patronalek Gipuzkoako langile guztieentzat herrialdeko lan hitzarmen bat lortzeko duten borondate eza erakutsi zuten. LABek salatu duenez, bestalde, bileran patronalek bestelako proposamen bat aurkeztu zuten. “Ez diete gure plataformei erantzuten, nahiz eta behin baino gehiagotan eskatu diegun. Nazkatuta gaude patronalek duten jarrerarekin, negoziazio mahai honek langileen beharrei ez erantzutearekin, sektore honen arduradun nagusia den Gipuzkoako Foru Aldundiak gure behar eta aldarrikapenei muzin egitearekin”. ALBISTE HONEKIN LOTUTA: Gipuzkoako zahar etxeetako langileak grebara deitu dituzte

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.