Mendizale helduen ibilaldia
domekan [urriak 28] egingo da, eta
Burumendi mendizale elkarteak,
Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta
Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatu dute.
Aurretiaz izena emateko epea asteon amaitu da.
50 bat mendizalek eman dute izena dagoeneko, eta domekan bertan ere izena emateko aukera dagoela nabarmendu dute Burumendiko ordezkariek. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek 08:00etan eman beharko dute izena Goiko Plazan egongo diren mahaietan.
Mendizaleek 08:30ean hasiko dute martxa, Goiko Plazatik, eta ondoko ibilbidea egingo dute: Erbitxo, Galbaixo, Apain, Ormola, Kanpantzar, Lukortako gaina, Intrinkulu, Etxerre, Olatz, Ibiri eta Ondabarrotik igaroko dira mendizaleak berriro ere Goiko Plazara heldu bitartean. Guztira,
16 kilometroko ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek. Gaineratu dutenez, eguraldi nahikoa txarra dago iragarrita domekarako. “Eguraldi oso txarra egingo balu, ibilbidea zer edo zer moztuko genuke. Hori, baina, domekan bertan erabakiko dugu”.
Bazkal ordurako heldura dira Mutrikura mendizaleak, eta ibilaldia egin ondoren, proposamen modura, bazkaria egingo dute Lagun Artea elkarte gastronomikoan. Burumendiko kideek adierazi dutenez,
bazkaritarako 40 bat lagunek eman dute aurretiaz izena.