Behobia- Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu dute
Lekeitioko Udalak eta Amandarri kirol taldeak azaroaren 11n egingo den 54. Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten herritarrentzako autobusa antolatu dute. Autobusean joan-etorria egin nahi dutenek kiroldegian eman beharko dute izena. zehaztu ...
Jakitera eman dutenez, autobusak 07:30ean irtengo du Lekeitioko autobus geltokitik, eta Donostiatik bueltatzeko ordua gutxi gorabehera 14:15ean izango da. «Lasterketara joatekoa bazara hurbildu kiroldegira eta eman izena», animatu dute. Azken eguna azaroaren 9a izango da.