Bilboko akordeoi orkestrak nagusientzako kontzertua emango du
Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak Lea-Artibaiko nagusientzako Bizkaia Hauspoka emanaldia eskainiko du azaroaren 9an, 19:30ean, Lekeitioko Ikusgarrin. Kontzertua doan izango da, baina bertara joan nahi dutenek euren herriko nagusien elkartean izena ...
Kontzertua Nagusiak Bizkaiko nagusien elkartearen bidez lortu dela azaldu dute Lea-Artibaiko nagusien elkartekoek: «Aldundiak ordaintzen du. Iaz Lekeition kontzertu bat emateko eskatu genien, baina beste herri batzuetan eskaini zuten. Aurten, baina, Lekeitiora ekartzea lortu dugu». Kontzertua emateko lekua Lekeitioko Udalari esker lortu izana azpimarratu dute: «Nagusiak elkarteak eskaera egin, eta aldundiak baiezkoa eman zigun, lekua bilatu behar genuela esanez. Udalari esker lortu da Ikusgarri zinema aretoa».
Izena emateak garrantzi handia daukala nabarmendu dute. Ikusgarrin 270 eserleku daude. «Lea-Artibain dauden nagusien elkarteetan izena ematen dutenak 200 badira, gainerako eserlekuak betetzeko ere mugitu egin beharko gara. Kontua da eserlekurik libre ez geratzea eta aretoa betetzea. Horregatik da garrantzitsua interesa dutenek ahalik eta azkarren euren herriko nagusien elkartean izena ematea».