Emakumeek Saturrarango historian izan duten eragina aztertuko dute
Arantza Ugarte eta Xabier Basterretxea Txordo mutrikuarrek Emakumeak Saturrarango memorian deritzon hitzaldia emango dute gaur, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Bi herritarrek hainbat urte daramatzate Saturrarango historia ikertzen eta orain arte bildu...
Saturraran hondartza eta inguruak, gaur egun, Mutrikuko Flysch beltzarengatik dira ezagunak, baina historian beste hainbat gauzengatik izan da ezaguna. XIX. mendean, bainuetxe ezaguna zegoen, eta hainbat hotel ere eraiki ziren, batzuen jabetza emakumeek izan zutelarik. Tamalez, bere historiako pasarterik ilunena ere emakumeei loturik egon da; 1938tik 1944ra bitarte, emakumeentzako espetxe bihurtu zuten, eta milaka emakume egon ziren preso bertan.