Joan den urriaren 16an bikotekideak su emandako Iruñeko etxebizitzan zauritutako emakumearen hilketa salatzera atera dira herritarrak kalera. Emakumea herenegun hil zen, jasandako erreduren ondorioz. 2018an indarkeria matxistak hildako zazpigarren ema...

Joan den urriaren 16an bikotekideak su emandako Iruñeko etxebizitzan zauritutako emakumearen hilketa salatzera atera dira herritarrak kalera. Emakumea herenegun hil zen, jasandako erreduren ondorioz. 2018an indarkeria matxistak hildako zazpigarren emakumezkoa da. Aulestin, Munitibarren eta Ondarroan argazkian atzo egin zituzten elkarretaratzeak hilketa matxista gaitzesteko. Egoerak piztu duen «haserrea» kaleratzeko, gaur ere beste hainbat elkarretaratze egingo dituzte: Mutrikun, 18:30ean, Goiko Plazan; Lekeition, 19:00etan, Eskolapean; Gernika-Lumon, 19:30ean, Merkurion eta Markina-Xemeinen, 20:00etan, udaletxe aurrean.