Billabong Euskalsurf Gazte Zirkuitua dator Karraspiora
Barinatxe eta Zurriolako probetan lehen 16ren artean sailkatu diren surfilariek parte hartu ahalko dute. 10:20an hasiko da 14 urtez azpiko nesken txapelketaBigarren urtez jarraian, Billabong Euskalsurf Gazte Zirkuituaz gozatzeko aukera egongo da Mendex...
Barinatxe eta Zurriolako probetan lehen 16ren artean sailkatu diren surfilariek parte hartu ahalko dute. 10:20an hasiko da 14 urtez azpiko nesken txapelketa
Bigarren urtez jarraian, Billabong Euskalsurf Gazte Zirkuituaz gozatzeko aukera egongo da Mendexako Karraspio hondartzan. Euskal Surf Zirkuituko surflari onenak ikusteko aukera eskainiko du bihar eta etzi.Gazte zirkuitua lau probek osatzen dute: Sopelako Barinatxekoak, Donostiako Zurriolakoak, Mendexako Karraspiokoak eta azkenik abenduan jokatuko den Plentziakoak. Lekeitioko Artzabal Surf Elkartekoek azaldu dutenez, Euskal Herriko Surf Federazioaren zirkuitu hori irekia den arren, Karraspion Barinatxe eta Zurriolako probetan lehen hamasei postuetan sailkatu diren surflariek parte hartu ahal izango dute, 18 eta 14 urtez azpiko gizon eta emakumezkoen kategorietan. «Kanporaketa erronda bidez jokatuko da norgehiagoka, eta lau surflari iritsiko dira final bakoitzera».
Artzabal Surf Elkarteko surfista gazteak ere parte hartzen ari dira Euskalsurf Gazte Zirkuituan: Oxel Oregi eta Mikel Abasolo markina-xemeindarrak. Biek parte hartuko dute Karraspioko proban; Oregik 14 urtez azpiko mutilen kategorian, eta Abasolok, 18 urtez azpikoan.
Itsasoaren baldintzak direla eta, txapelketa bi egunetan egitea erabaki du EHSFk. 10:20an hasiko da bihar 14 urtez azpiko nesken txapelketa, 18 urtez azpiko neska gazteak, berriz, 12:20an sartuko dira uretara, eta 14 urtez azpiko mutilak, 15:20an. Domekan ailegatuko da gazte mailako mutilen txanda.
Sariei dagokienez, 14 azpikoetako lehen sailkatuak 2019ko Sopelako Pro-Junior txapelketarako wildcar bat irabaziko du, eta 18 azpikoetako lehen sailaktuak, berriz, Euskal Zirkuituko, Orrua eta Mundakako probetarako wildcar bat.