Ohitura den moduan, herritarrak beldurtzeko asmoarekin jaitsi den Talaixako mamuarekin batera kalejiran atera dira gaur iluntzean [urriak 26] mutrikuarrak. Akordeoilarien doinuek lagunduta, Axuri Beltza kalejira serioa egin dute Gure Ametsa dantza taldeko 40 dantzarik, beltzez jantzita, eta kriseiluekin eskuetan. Eurekin batera kalabaza burua zuen Talaixako mamua ere joan da argi zuziekin lagunduta.
19:30ean irten dute Gaztetxe aurretik, eta handik Beheko Plazara joan dira. Plazaren erdi-erdian mamua jarri eta txistularien eta akordeoi biren soinuak lagunduta Axuri Beltza dantzatu dute biribilean jarrita, eta “Axuri beltza ona dut bainan, xuria berriz hobea…” abesten zuten bitartean.
Goiko Plazan saioa eskaini eta gero, betiko modura, Beheko Plazara joan dira kalejiran, baina plazara ailegatzen ari zirela euria nabarmen gehitu da, eta egin beharreko dantza abestuaren saioa zer edo zer motzagoa egin behar izan dute azkenean. Euri asko ari bazuen ere, jende asko batu da Beheko Plazan. Dantza saioa amaitu ondoren, herritar guztiak zain egon diren momentua ailegatu da: plaza erdian zegoen Talaixako mamuaren erreketa. Herritarren txalo eta oihu artean erre dute; izan ere, sua piztu dutenean su bola handi bat sortu da.
Mutrikuarrak gaur hasi dira Gaba Beltza ospatzen. Datozen egunotarako ere beste hainbat ekintza egingo dituzte herritarren gozamenerako.
HONEKIN LOTUTA: Zapatuko ekintzak [BIDEOA+ARGAZKIAK]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.