Mateo Guenaga nagusi, Hiru Txirlo Txapelketako bigarren jardunaldian
Iruzubieta taldeko Mateo Guenagak irabazi du Bergarako San Joxepen jokatu den Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako bigarren jaurtialdia. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bolari asko bildu zituen Bergarako norgehiagokak; denetara, ...
Txapelketari dagokionez, zazpi txirlori ematea lortu zuen Guenagak, garaipena eskuratuz, txirlo kopuru beragaz bigarren geratu zen Angel Ibarluzea (San Migel), eta txirlo bat gutxiagogaz saritutako beste laurak: Sebas Aranzabal (Elgeta) hirugarren, Unai Loiola (San Migel) laugarren, Juan Luis Rodrigez (Asola Berri) bosgarren eta Xabier Loiola (San Migel) seigarren.
Hirugarrena, Barinagan
Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako hurrengo jaurtialdia Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolatokian egingo da. Azaroaren 10ean daukate hitzordua bolariek bertan, 17:00etan. Txapelketako azken jaurtialdia azaroaren 17an egingo da, Elgoibarko San Migelen.