Udalerria bizitu dute gazteek
Sei urteko hutsunearen ostean, Gazte Eguna ospatu dute herriko gazteek. Eguraldia aldeko eduki ez duten arren, jolas eta kantuekin berotu dute Plazabarripeko giroaGazte Eguna berreskuratu du Markina-Xemeinen indarra hartzen ari den gazte mugimenduak. Z...
Sei urteko hutsunearen ostean, Gazte Eguna ospatu dute herriko gazteek. Eguraldia aldeko eduki ez duten arren, jolas eta kantuekin berotu dute Plazabarripeko giroa
Gazte Eguna berreskuratu du Markina-Xemeinen indarra hartzen ari den gazte mugimenduak. Zapatuan euria egin bazuen ere, giro onean ospatu zuten egun berezia, aurtengo Gazte Egunaren leloa soinean: Gaztion taupadaz, herri bizixe.Eguerdian hasi zituzten ekintzak, poteoagaz. Minutuak pasa ahala jende gehiago batu zen karro poteora, eta tartean, jolasen bat edo beste ere egin zuten. Hori bai, euria ari zuenez, prestatuta zituzten jokoetariko batzuk bazkalosterako utzi zituzten.
Poteoa egin eta gero, bazkari herrikoian batu ziren 200 lagun inguru. Bazkaltzen hasi aurretik, gainera, talde argazkia atera zuten frontoi txikian, eta tartean, Euskaraldia ekimenagaz ere bat egin zuten.
Goizaldera arte
Bapo bazkalduta, pegatinen jolasagaz eta kantu bingoagaz jarraitu zuten. Joko denak ere harremanak estutzeko egokiak direla nabarmendu zuten Gazte Asanbladako kideek.
Jaia goizaldera arte luzatu zuten gazteek. Proposamenen artean, musika izan zen nagusi. Arratsaldean, Susunkordan taldearen kontzertua eduki zuten, eta gauean, berriz, Legen Beltza, Mugi Pandero eta DJ. Txankletak girotu zuten gaztez betetako Plazabarripea.