Mutrikuko Udalak jakitera eman dutenez, Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepideko bide bat itxita dago atzotik [urriak 30]. Zehaztu dutenez, Ipitxarriko bihurgunearen parean itxi dute bide bat; zirkulazioa
semaforo bidez zuzendu dute.
Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak azaldu duenez, aldundiak jakinarazi zion udalari errepidearen egoeraz. “Ipitxarriko bihurguneko errepide zatia eusten duen azpiko labarrak uste baino egoera txarragoan daudela jakinarazi zigun atzo aldundiak. Horretaz jabetu ziren GI-638 errepidearen hobekuntza lanak hasi aurretik egindako ikuskapenetan”. Lizardik gaineratu duenez,
astebetez semaforoaren laguntzaz bideak itxita jarraituko du, “gunea hobeto aztertu eta segurtasuna bermatu ahal izateko lanak zeintzuk izango diren erabakitzeko”.
Nabarmendu dutenez, itsasaldera dagoen
errepidearen zatia babestu nahi dute, pisu handiko kamioi edota autobusek errepide zati hori gehiago ez kaltetzeko. Erabiltzaileei barkamena eskatu nahi diegu aldi batez sortuko diren eragozpenengatik”.
HONEKIN LOTUTA: Mutriku-Deba errepideko lanak esleitu dituzte