Lehenengo Arimen Gaua jai giro ederrean ospatu dute Ondarroan
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Dantza emanaldiak, oihal erakustaldia eta Andrabandaren danbor hotsa amaitu ostean, eta hainbat herritar txokolate janean batu ziren. “Txokolate asko banatu genuen. 300 edalontzi ekarri genituen, baina horrek nahikoa arin amaitu ziren, eta gehiagoren bila joan behar izan genuen”. Txokolatea eta bizkotxoa hartu zuten herritarrek borondatea emateko aukera eduki zuten. Dirua, gainera, Ekairi buruzko film laburra egiten laguntzen bideratuko da. Nahikoa diru batu zen, eta Ekairen gurasoek herritarrak zoriondu nahi izan dituzte. Iparra Guraso Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, datorren urtera begira ere jaia antolatzen jarraitzeko asmoa dute. “Gogotsu gaude. Oso erantzun ona eduki zuen, eta herri guztiak bat eginda ondo pasa genuen”.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Ibaiondon, bestalde, santa eskean ibili ziren. Zubi Zahar herri ikastolak egindako proposamenarekin hainbat herritarrek egin zuten bat. 21:00etan, kaleko argi guztiak itzali zituzten auzoan, eta ume zein gurasoak etxerik etxe ibili ziren eskean. Goxokiak, gailetak, txokolatea, intxaurrak… denetarik jaso zuten Xanduli, manduli, kikirriki.. eman goxokiak guri! esaterarekin batera. “Umeak oso pozik ibili ziren ilunetan parranda egiten. Ekimenak erantzun polita izan zuen, eta errepikatzeko asmoa dugu”.