Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarra, kategoria nagusirako postua lortzeko bidean
Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarrak Euskadiko 2. mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko du domekan [azaroak 4], Iurretako pilotalekuan. Final handia 12:00etan hasiko da, eta Olazkoak beste bost aizkolariren aurka egin beharko ditu lanak.
Mugertza III.ak honakoen aurka ariko da nor baino nor azkarrago: Jose Antonio Etxeberria Osakar, Juan Jose Lopez Azpilikueta, Arkaitz Jauregi Gorrotxategi, Luis Txapartegi Gurrutxaga eta Jesus Mari Mujika Elola. Euskadiko Herri Kirol Federakundeko ordezkariek gogorarazi dutenez, finaleko lehen bi sailkatuek hurrengo denboraldian maila nagusian aritzeko txartela lortuko dute zuzenean.
Lehiari dagokionez, aizkolari bakoitzak sei pago enbor moztu beharko ditu domekako finalean: bina kanaerdiko, bina 60 ontzako eta bina oinbiko.