Nesken Xistera Zirkuitoak ere bidea egiten jarraitzen du. Domekan [azaroak 4], esaterako, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zuten. Jaialdian gaur egun zesta-puntan jokatzen duten neskarik gehientsuenek parte hartu zuten, eta Euskal Herriko hainbat klub ordezkatuta egon ziren.
Bi kiniela jokatu zituzten eta bertan Jauregik eta Calvo berriatuarrak eta Jauregik eta Arbe markina-xemeindarrak osatutako bikoteek lortu zuten garaipena. Jauregik eta Naia Calvok 2-1 irabazi zioten Maialen Aldazabal berriatuarrari eta Naroa Merinori (15-14,12-15,5-3). Maddi Jauregik eta eta Izaro Arbe markina-xemeindarrak, berriz, 2-0 irabazi zioten Landa eta Eneritz Lizardi mutrikuarrari (15-14 eta 15-2).
Neurketen aurretik, aldiz, beste bi kiniela ere jokatu zitzuten gazteenek. Ane Elezgarai (Mutriku)-Burne Robles eta Helena Barrenetxea-Maddi Bereziartua izan ziren garaipena lortu zutenak.
Tolosako txapelketa. Argazkia: Xistera