Larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, gertaeraren berri gaur [azaroak 6] 06:00ak inguruan eman diete portuko arduradunek.
Tonino Segundo ontzia ordu horretan Ondarroako portuan lotuta zegoen, eta ura sartzen hasi dela jakitera eman dute. “Daukagun datuen arabera, ontzia
motorraren aldetik hondoratzen hasi da. Hau da, gehien pisatzen duen aldetik”.
Ontziaren jabea eta suhiltzaileak arduratu dira ura ateratzeaz. Aurreikuspenen arabera, ontzia eguerdirako ontziolara eramango dute, zer kalte jasan dituen ikusteko. Larrialdi zerbitzuek nabarmendu dutenez,
ez da zauriturik egon.
Tonino Segundo ontzia (urdinez), gaur eguerdian, Ondarroako portuan