Ondarroako Udalak omendu zituen, atzo [azaroak 5] arratsaldean, Antiguako Ama jubilatuen elkartean. Gizarte Ongizate Batzordeak bultzatutako Danon Ondarru!
sentsibilizazio kanpainaren barruan egin zitzaien omenaldia, eta omenduak eurak ezeze, senideak eta lagunak ere batu ziren. Aurreskua eta bertsoa eskaini zitzaien 85 urtetik gorakoei, eta Antiguako Ama jubilatuen elkarteko zuzendaritzak intsignia eta larrosa bana eman zien. Amaitzeko, txokolatada egon zen parte hartzaile guztientzat.
Ekitadi horregaz hasi dituzte Danon Ondarru! izenburupean antolatutako sentsibilizazio kanpainako ekimenak. Azaroaren 16ra bitartean, Gizarte Ongizate Batzordea osatzen duten taldeek egiten duten
lana ezagutzera emango dute.
HONEKIN LOTUTA: Bost hitzaldi eta beste hainbat ekintza dakartza Danon Ondarru! egitasmoak
Ondarroan 85 urtetik gorakoei egindako omenaldiaren irudia. Argazkia: Ondarroako Udala