Biziprest saioak egingo dituzte Euskaraldia girotzen hasteko
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiaren atarian, aholku eta gomendio saio praktikoak zabaltzeko Biziprest aholku tailerrak antolatu dituzte Mutrikun.Lehenengo saioa gaur 19:00etan egingo dute, Zabiel kultur etxean, Uemak zuzenduta. Big...
Lehenengo saioa gaur 19:00etan egingo dute, Zabiel kultur etxean, Uemak zuzenduta. Bigarrena, berriz, hilaren 20an egingo dute, leku eta ordu berean.
Ordubete inguruko saioetan, batez ere, ariketa sozialari buruzko zalantzak argitzeko tartea eta kanpainan bete beharreko rolei buruzko prestakuntza jasoko dute parte hartzaileek. Besteak beste, Ahobizi edo Belarriprest rolak behar bezala bete ahal izateko gomendio orokorrak eta praktikoak eskainiko dizkiete.
Euskaraldia hasi aurretik, bestalde, txapak eskuratzeko aukera egongo da honako toki eta orduetan: hilaren 16an, 19:00etatik 21:00etara, Beheko Plazan; hilaren 17an, 12:00etatik 14:00etara, Beheko Plazan; hilaren 18an, 12:00etatik 14:00etara, Goiko Plazan; hilaren 21ean eta 22an, 10:00etatik 12:00etara bitartean, udaletxean.