Mutrikuko Eguneko Zentroa azaroaren 12an zabalduko dute

Naiara Totorika Mutrikuko Laboral Kutxaren bulegoko zuzendaria, Aintzane Uriguen Mikel Deuna egoitzako zuzendaria eta Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea zerbitzua aurkezten
Zerbitzu berria eskaintzeak ibilgailu baten beharra sortu du, eta hori erosten laguntzeko Laboral Kutxaren gizarte ekintzaren laguntza izan duteZentroan emango duten tartean hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute egoiliarrek: jarduera fisikoa, psikoestimulazioa, musikoterapia, aisialdi jarduerak, bingoa, eskulanak… Egunero jarduera desberdinak egingo dituztela aurreratu dute zentroko arduradunek. “Ekintza pila bat daude zehaztuta. Baina horrek ez du nahi esan ekintza guztiak egin beharko direnik”. Bazkari eta merienda zerbitzua ere izango dute, eta etxean dutxatu ezin direnek bertan dutxatzeko aukera ere izango dute. Zerbitzu berria eskaintzeak, gainera, ibilgailu baten beharra sortu du, eta hori erosten laguntzeko Laboral Kutxaren gizarte ekintzaren laguntza izan dute. Mutrikuko bulegoak 26.000 euro bideratu ditu. “Laboral Kutxak proiektu honetan parte hartu nahi izan du egokitutako furgoneta batentzako diru laguntza emanaz. Gure aldetik oso pozik gaude Mutrikun lagundu ahal izan dugulako”, agertu du Naiara Totorika Mutrikuko Laboral Kutxako zuzendariak. Furgonetak bederatzi lagunentzako tokia du. Gurpildun aulkiak sartzeko moldatua dago eta beharren arabera egokitzen da. Egoiliarrak aurretik adostutako herriko puntu zehatz batean jasoko dituzte zentrora joan-etorria egiteko. Inbertsioa. Eguneko Zentroa egiten 490.000 euro inbertitu dituzte. “Eguneko Zentroa egiteko, beheko solairuan zegoen erabilera anitzeko aretoa, hirugarren soilairura pasa behar izan genuen, garai batean mojak bizi ziren gunera. Lan horiek amaitu ondoren, Eguneko Zentroa egiten hasi ziren beheko solairuan”, gaineratu du zentroko zuzendariak. Inbertsioari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontuaren %50ari egin dio aurre, eta gainontzekoa fundazioak hartu du bere gain. Udalak ere bere ekarpena egin nahi duenez, hitzarmen bat sinatu dute.