Angelman Sindromearen Elkartearen aldeko zumba jaialdi erraldoia egin zuten domekan [azaroak 11], Mutrikun. Umeei zein helduei zuzendutako saioak egin zituzten zumba munduko profesional onenen eskutik, eta elkartasunezko ekitaldiak kiroldegia bete zuen beste behin ere. «Jendea oso gustura geratu zen, eta esperientzia errepikatzeko prest agertu dira», azaldu du Almike San Millan elkarteko kideak.
Ekitaldian batutako dirua gaixotasuna ikertzen ari den EHUko taldeari bideratzen diote urtero, eta ikerketan zer ari diren egiteko azaltzeko Juanma Rodriguez egon zen kiroldegian. «Azken bederatzi urteotan egin dutena eta eman dituzten aurrerapausoak laburbilduta azaldu zituen oso erraz».
Elkarteak gainera, Unai eta Iraitz Centenoren laguntza eskertu du. «Ahalegin handia egiten dute hau guztia antolatu eta aurrera eramateko. Eta hori guztia, euren borondatez, gainera».
Almike San Millan, Juanma Rodriguez, Joseba Antxutegi eta Aitor Antxustegi.