Juantxo Elordi Mikel Deuna Egoitza fundazioko batzordekidea omendu zuten zapatuan [azaroak 10]. Senide, batzordekide, lagun eta herritarren estimua hurbiletik sentitzeko aukera izan zuen Elordik ekitaldi xume bezain berezian.
Miren Pazos eta Arantxa Egaña Mikel Deuna Egoitzako batzordekideek erloju bat eman zioten, esker onez. Elordi hunkituta eta pozik agertu zen, eta ondoren, bertaratutakoen musu eta besarkadak jaso zituen.
Argazkia: Kalaputxi.
Omenaldia Mutrikuko Eguneko Zentroaren ate irekiak jardunaldiaren baitan egin zuten; 210 metro kuadroko azalera duen espazioa aurkeztu nahi izan zieten herritarrei. Hain zuzen ere, jai giroan eman zituzten ezagutara Mikel Deuna azpian dauden instalazioak.
Herritarrek bi bat orduz zentroa ezagutzeko aukera eduki zuten, urdailak bete eta eztarriak bustitzen zituzten bitartean.
Astelehenetik barikua. Jantokia, jarduera gunea eta atseden hartzeko eta aisialdirako gunea ditu instalakuntza berriak. Jose Angel Lizardi alkatea pozik agertu zen, mutrikuar askoren nahia «gauzatu delako».
Eguneko Zentroa, berriz, atzo hasi zen martxan, sei egoiliarrekin – orain arte Debara joaten ziren sei herritar horiek–. Zerbitzua 09:30etik 17:30era emango dute, astelehenetik barikura.
Argazkia: Kalaputxi.
Elordi, senideekin. Argazkia: Kalaputxi.