Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zen domekan [urriak 11] Hernanin, eta bertan, Ondarroako Artibai Judo Taldeko hainbat kirolarik parte hartu zuten. Besteak beste, Julen Duñabeitiak nagusi mailan parte hartu zuen, 100 kiloz azpiko kategorian, eta bosgarren postua lortu du.
Duñabeitiak, egia esan, zorte txarra izan zuen. Txapelketa ligaxka eran jokatu zen, eta lehen zatian
parte hartzaile guztiek berdindu ostean, ligaxka errepikatu behar izan zuten. Bigarren zatia jokatu ostean, bosgarren sailkatu zen judoka ondarrutarra. Euskadiko txapelketan parte hartzeko txartel zuzena lortu ez baldin badu ere, txapelketan parte hartzeko aukera handiak dituela jakitera eman dute Artibai taldeko arduradunek.
Julen Duñabeitia borrokaldietako batean. Argazkia: Artibai Judo Taldea
Nagusi mailan ez eze,
txikien mailan ere parte hartu zuten Artibaikoek, taldeka. Honako bostek osatu zuten taldea: Aritz eta Eñaut Bernedo (46 kiloz azpiko kategoria), Oier Lago (51 kiloz azpiko kategoria), Danel Irusta (55 kiloz azpiko kategoria) eta Aner Bakeriza (60 kiloz azpiko kategoria).
Lehenik eta behin Donostiako Judo Klubaren aurka borrokatu zuten, eta 3-2 galdu zuten. Jarraian, Zarauzko Lizardi taldearen aurka borrokatu zuten, eta emaitza bera lortu ostean,
sailkapenetik kanpo geratu ziren.
Artibai taldeko judoka gazteak. Argazkia: Artibai Judo Taldea