Danon Ondarru! sentsibilizazio kanpainaren barruan, gizarte ongizate batzordea osatzen duten taldeek egiten duten lana ezagutzera eman zuten domeka [azaroak 11] eguerdian, Gurutze Gorriarekin batera.
Gizarte ongizateko taldeak Alamedan. Argazkia: Ondarroako Udala
Arnasa, Alzheimer Ondarru, Gorabide eta Antiguako Ama elkarteko kideak Alamedan batu, eta euren
informazio txostenak azaldu eta helarazi zizkieten herritarrei, giro ederrean. Udal iturriek azaldu dutenez, herritar asko hurreratu zen taldeengana informazio eske.
Aldi berean, ate irekien jardunaldia egin zuen Gurutze Gorriak Itsasaurren, eta han ere nahikoa jende batu zen. Bizpahiru anbulantzia, itsas salbamenduko ontziak eta motorrak ipini zituzten ikusgai, eta herritarrek
hurbil-hurbiletik ikusteko aukera ere izan zuten. Umeek, gainera, Itsasaurren ipinitako puzgarrietan jolasteko aukera ere eduki zuten.
Gizarte ongizateko taldeko kideak eta Gurutze Gorrikoak Itsasaurren. Argazkia: Ondarroako Udala