Hirugarren urtez, Gaztetxoen Bertso Paper Lehiaketa antolatu dute Hemen Be Bai merkatari elkarteak, Markina-Xemeingo Udalak, Euskara batzordeak eta Markina Xemeingo Bertso Eskolak. Orain arte nagusien kategoria ere egon den arren, aurten LH5etik DBH4ra arteko gazteei zuzendu diete ekimena.
Merkataritza txikia eta euskara gaitzat hartuta, bertsoak osatu eta lehiaketara aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Antolatzaileek azaldu dutenez,
LH5 eta LH6 mailetako ikasleek bertsolaritza irakasleagaz osatu dituzte koplak taldeka.
DBH 1 eta 2 mailetakoek eta
DBH 3 eta 4 mailetakoek, berriz, euren kontura egin eta
Markina-Xemeingo Udalera bidali behar dituzte, izen-abizenak eta maila zehaztuta, barikua orduko. DBHkoek 3 bertso aurkeztu behar dituzte 8ko handian edo txikian, eta bakarka aurkeztu ahalko dira.
Bertsoak gero, Markina-Xemeingo Bertso Eskolakoek zuzenduko dituzte, eta herriko merkatarien
erakusleihoetan egongo dira irakurgai. “Herri mailako txapelketa bada ere, herriko ikastetxeetan ikasten dabiltzan eskualdeko ikasleek ere parte hartu ahal dute lehiaketan. Eta beste herrietako bateren batek bidaliz gero ere, onartua izango da”. Helburua gazteak bertsolaritzara hurbildu eta euskarari lotutako ekimen bat antolatzea dela azaldu dute antolatzaileek.
Sariak azaroaren 23an banatuko dituzte, 20:30ean, Kontzekupean. Hauek izango dira:
- LH 5-6: 30 euroko 10 bonu.
- DBH 1-2: 50 euro, 40 euro eta 30 euroko bonuak.
- DBH 3-4: 50 euro, 40 euro eta 30 euroko bonuak.