Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Giro ezin hobean ospatu dute metalzaleek Halloween Metal Fest

Antolatzaileek zehaztu dutenez, 250 pertsona inguru hurreratu ziren zapatu gauean Bermeoko Kafe Antzokira; agertokira igo ziren lau taldeen kontzertuekin «oso gustura» geratu diraHalloween Metal Festagaz «oso pozik» geratu dira Spookypheria Product...

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/11/14

Antolatzaileek zehaztu dutenez, 250 pertsona inguru hurreratu ziren zapatu gauean Bermeoko Kafe Antzokira; agertokira igo ziren lau taldeen kontzertuekin «oso gustura» geratu dira

Halloween Metal Festagaz «oso pozik» geratu dira Spookypheria Productions kultur elkarteko antolatzaileak. Azaldu dutenez, 250 pertsona inguru hurreratu ziren zapatu gauean BermeokoKafe Antzokira, metal kontzertuez gozatzera.

Lau taldeek eskainitako kontzertuekin ere oso gustura azaldu dira antolatzaileak. Etorkizun Beltzak, Morphiumek, Vhaldemarrek eta Rise to Fallek Kafe Antzokian eskainitako zuzeneko ikuskizuna izugarria izan zela azpimarratu dute antolatzaileek, eta ikusleek metal kontzertuekin gau ederra igaro zutela adierazi dute. «Gau polita izan zen, eta kontzertuak entzutera hurbildu zirenen artean giro ezin hobea sortu zen».

Elkarteak jaialdia antolatzen duen hamaikagarren aldia izan da aurtengoa. 2008an ospatu zuten lehenengoa, eta urteak igaro ahala bai bermeotarren eta bai inguruko metalzaleen artean ere erreferente bilakatu da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Bizkaia osotik ez eze, urte batzuetan Gipuzkoatik ere bertaratu izan dira zaleak metalaren estilo desberdinak biltzen dituen jaialdiaz gozatu ahal izateko.

Estiloen aniztasuna

Metalaren barruan aniztasuna bilatzea da antolatzaileek jaialdia prestatzerakoan edukitzen duten erronka nagusienetako bat. Metalak hainbat azpigenero biltzen ditu, eta denetariko taldeak eta estiloak ekartzen ahalegintzen dira urterik urte Spookypheria Productionsekoak, modu horretara publiko zabalagoa erakartzeko: «Taldeen estiloen aldetik aniztasuna bilatzen dugu, jende guztiarentzako gustuko jaialdi bat antolatzeko. Hori lortzea ez dela erraza izaten nabarmendu dute antolatzaileek. «Metala jotzen duten talde bikainen aukera zabala dago, baina toki askotan jotzeko eskaintzak izaten dituzte».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.