Ondarroako udalak pantaila bat jarri du udal erregistroan Alamedaruntz begira, “herritarrak uneoro informatuak egon daitezen”. Modu horretara,
Udalbarriak web atarian zein udalaren sare sozialetan zabaltzen diren
publikazioak uneoro jarraitzeko aukera egongo dela nabarmendu dute, “Internetera sartzeko beharrik barik”.
Herritarrentzat
komunikazio bide berriak irekitzeko helburuaz gain, herriko garbitasuna eta itxura hobetzea da egitasmoaren helburua, kartel gutxiago inprimatuz. “Udalaren albisteez gain, herriko agenda, eguraldiaren iragarpena eta oharrak egongo dira pantaila honetan”.
Jakinarazi dutenez, herriko eragileek ere,
ekimenak agendan sartzeko aukera izango dute
komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikora ekitaldiaren kartela eta oinarrizko informazioa igorriz.
Herritar Ondarroako Udalaren pantaila informatiboari begira