Mutrikuko EH Bilduk etorkizuneko erronkak eta helburuak zehazteko bilera egingo du
Herritarren parte hartze irekia oinarri hartuta, Mutrikuko EH Bilduk Mutrikuko egoera landu eta zehaztu du hainbat alorretan. Diagnostikoa etxez etxe banatutako eskuorrietan jaso dute. “Eskuorrian gure herriaren egoera zein den agertzen da, zehaztasun handiz”. Horren haritik, zapatuan [azaroak 17] etorkizuneko erronkak eta helburuak zehazteko bilera egingo dute herritar guztiekin. Bilera 11:00etatik 13:00etara egingo dute, Zabiel kultur etxean.
Zehaztu dutenez, kultura, hirigintza eta tokiko ekonomia landuko dituzte zapatuko bileran. Abenduaren 1ean, aldiz, beste alorrak jorratuko dituzte, Gabonak eta gero 2019/2023 aldirako Udak Programa zehaztu ahal izateko. “Zapatukoa hitzordu garrantzitsua dela uste dugu, eta honenbestez, herritar guztiak bileran parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditugu, bertan bakoitzak bere iritzia eta ekarpenak egin ditzan”.