Desanexio txapelketako finalak jokatuko dira bihar, Mendibarren frontoian
Hormaetxea-Aimar eta Erkiaga-Lekue bikoteen artean erabakiko da aurtengo irabazlea. 17:00etan hasiko dira maila ezberdinetako finalak. Xistera Zirkuitua Madrilera ailegatuko da biharBerriatuko 32. Desanexio Txapelketa, VIII. Luis Bilbao Memorialaren fi...
Hormaetxea-Aimar eta Erkiaga-Lekue bikoteen artean erabakiko da aurtengo irabazlea. 17:00etan hasiko dira maila ezberdinetako finalak. Xistera Zirkuitua Madrilera ailegatuko da bihar
Berriatuko 32. Desanexio Txapelketa, VIII. Luis Bilbao Memorialaren finala jokatuko da bihar, 17:00etan, Mendibarrenen. Herenegun erabaki ziren finalean egongo diren pilotariak, emozioz beteriko partiden ostean.Lehia bizia egon zen nagusien mailako partida bietan. 20. tantotik aurrera erabaki ziren biak.
Alex Hormaetxea bermeotarrak eta Aimar Aldazabal berriatuarrak finaletik kanpo utzi zituzten Ekaitz Mendizabal Goixerri mutrikuarra eta Julen Del Rio gasteiztarra. 30-21 irabazi zuten lehenengoek.
Iazko irabazleak ere, Jokin Arbe eta Jonathan Etxebarrieta Etxeba markina-xemeindarrak finaletik kanpo geratu ziren Aritz Erkiaga ispastertarraren eta Roberto Lekue ondarrutarraren kontra 22-30 galduta.
Elite mailako partiduagaz gainera (Hormaetxea-Aimar/Erkiaga-Lekue), txiki-kadete, gazte eta 22 azpikoen kategorietako finalak ere jokatuko dira.
Bestalde, hitzordu garrantzitsua izango dute bihar, emakume puntistek ere. Nesken Xistera Zirkuitoa Madrilera (Espainia) ailegatuko da, eta La Elipako frontoian ariko dira egun osoan jokoan. Goizean 11:00etan hasiko dute jaialdia eta arratsaldean, berriz, 16:00etan. Txapelketako partidetan, besteak beste, Maialen Aldazabal berriatuarra, Eneritz Lizardi mutrikuarra eta Ziortza Landa gernikarra ariko dira. Horrez gain, kinielak ere jokatuko dituzte.
Guztira 26 pilotari egongo dira Madrilen, tartean Berriatua, Mutrikuko Danok Bat, EreƱo Jai Alai eta Markina-Xemeingo zesta-punta eskoletakoak.