Irteera bateratua eginez ospatuko dute mendi taldeek 25. urteurrena
25 urte betetzen dira Markina-Xemeingo Artibai, Lekeitioko Lumentza, Ondarroako Aurrera, Mutrikuko Burumendi eta Debako Burdin Kurutz mendi taldeak irteera bateratuak egiten hasi zirela, eta irteera hura oroituz ibilbide bera osatuko dute etzi, urtemug...
Horrela, Araiatik Arantzazura arteko ibilbidea osatuko dute mendi taldeek, bidean Aratz (1.443 metro) mendia igota. Guztira, 18 kilometrotako ibilbidea izango da, gutxi gorabehera, bost ordu eta erdian egiteko modukoa.
Autobusa egongo da irteerara joateko. 07:40an egingo du geldialdia Mutrikuko biribilgunean, eta 07:45ean batuko ditu Ondarroan dauden mendizaleak Astilleruko geltokian. 08:00ak aldera ailegatuko dira Markina-Xemeingo autobus geltokira. Lekeitiokoek ere Markina-Xemeinen hartuko dute autobusa.