Edurne Alegriak egin du itzulpena, euskaratik zuzenean.
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016)
Castor Astral argitaletxeak argitaratu du
L´heure de nous réveiller ensemble izenburupean. Idazle ondarrutarrak Bordeleko
Letters du Monde jaialdian aurkeztuko du hirugarren nobelaren frantsesezko edizioa.
Kirmen Uribe Baionako Hirigoyen liburudendan egongo da gaur [azaroak 16] iluntzean, eta Angeluko liburutegian eta Donibane Lohizuneko 5eme Art liburudendan hitz egingo du Edurne Alegriarekin batera. Domeka [azaroak 18] goizean, bestalde, Javier Cercas idazlearekin batera ariko da Bordeleko La Machine a Lire liburudendan eta hurrengo egunotan Bordeleko Cervantes Institutuan eta Bordeaux Montaigne Unibertsitatean hitzaldiak emango ditu.
Liburua dagoeneko
zazpi hizkuntzatara itzuli da, eta zine eskubideak Asier Altuna eta Marian Fernandezek zuzentzen duten
Txintxua Films ekoiztetxeak eskuratu ditu
Karmele filma egiteko.